XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Irakaslea ados zegoen.
Hasi zirenean, mutiko batek esan zuen:
- A zer txorakeria. Ni ez nabil.
Eta besteak ere bat etorri ziren mutikoarekin; gelako inork ez zuen nahi berari hain zoragarria iruditzen zitzaion joko hartan jolasterik...
Mendekua hartu zuela iruditu zitzaion hori pentsaturik, eta bere aulkian eseri zen, destainazko irribarre bat ahoan zuela.
Oso sudur motza zuen orduan; aitak esaten zion sagu bat igo zitzaiola sehaskara jaio-berritan, hozka egin, eta zati bat eraman ziola.
Aitak hori esaten zionean, haurrari ez zitzaion batere gustatzen; gezurretan ari zela jakinik ere, sagu batek sudur muturra jan ziola pentsatze hutsak izulaborria ematen zion.
-Ez izutu haurrik -sartzen zen ama
- Beti amorrarazten ibili behar.
-Eta zu ere amorraraziko zaitut
Orduan amarekin sartzen zen, baina bi emakumeen artean ttottoaren salara bidaltzen zuten.
Bularrak jaio zitzaizkionean, sudurra ere luzatzen hasi zitzaion, izugarri.